Aissa Intxausti eta Igor Elortza bertsolari ospetsuak arduratu ziren atzo Aretako Kultur Etxean eginiko afaria girotzeaz, Izar Mendigurenek planteatutako gaiei tiraka. Baina euren protagonismoa ez zen erabatekoa izan, Aretako Bertso Eskolako gazteak ere animatu baitziren jendaurrean abestera, bertaratutako dozenaka bizilagunen arreta eta txaloak bereganatuaz.
Argazkiak: Unai Llano Anda