Sarrerak hemen eskuratu daitezke.
Ali Oruek gidatuko du tailerra, berak urte batzuk daramatza erleen munduan. Istrupiza baserrian lan egiten du eta hauek dira bere hitzak:
"Hainbat urtez erlezaintzaren mundu zirraragarrian murgildu ondoren, non jakin-mina eta ikaskuntza etengabeak diren, beste urrats bat emateko garaia iritsi da. Landa-ingurune batean ezartzea erabaki genuenetik, gure ingurunearekin integratuago dagoen jarduera bat garatzeko beharra hazi da, ingurumenaren aldetik iraunkorra izateaz gain, erleen eta beste polinizatzaile batzuen osasunean eta bertako erle beltzaren kontserbazioan ere arreta berezia jarriko duen jarduera, gure ekosistemarentzat funtsezkoa den espeziea baita.
Orain garatzen ari garen proiektua erlezaintza-eredu organikoagoan eta ekologikoagoan oinarritzen da. Erlauntzak maneiatzeko gure filosofia errespetuan oinarritzen da, soberakinak bakarrik atereaz eta erlauntzetako erleen elikagai naturala zainduz. Ikuspegi horrek oreka naturala errespetatzeaz gain, gure kolonien osasunari ere laguntzen dio."
Tailer praktiko bat eskainiko digu, erleen mundua Faktoriara ekartzeaz gain, erleek oparitzen edo lapurtzen diegun materialaren KANDELAK ETA EZPANETAKO naturalak egingo ditugu.
Interesdunek webgunean eman beharko dute izena. Erreserba izen-emate hurrenkera erabilita egingo da, eta lehenbiziko 12 partaideek izango dute preferentzia. Gainontzekoek lehentasuna izango dute hurrengo saioan onartuak izateko.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.