Ertzaintzak jakinarazi du atzo 20:00ak aldera gizonezko bat atxilotu zuela Aretan. Berez, 55 gramo speed, haxix zati bat eta 420 euro aurkitu zizkioten, miatu eta gero. Anfetamina sulfatoa 48 poltsatan banatuta zegoen kutxa batean. Zenbait substantzia kontsumitzeko tresnak ere topatu zituzten.
Poliziak azaldu duenez, drogen salmenta leporatu diote. Berez, prentsa kabineteak aipatu du segurtasun lanetan zegoen patruila batek bi gizonezkorekin egin zuela topo Aretako tren geltokiko inguruetan eta hauek, agenteak ikustean, barruan sartu zirela ziztu bizian.
Ertzainei susmagarria iruditu zitzaien jarrera hori eta identifikatu zituzten. Zabaldu dutenez, urduri zeudela sumatzeaz gain, egiaztatu zuten bietako batek droga trafikoagatiko aurrekariak zituela eta orduan miatu zituzten.
Beharrezko tramiteak egin ondoren, akusatua epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean.