EAEko Auzitegi Nagusira heldu da Maderas de Llodio enpresako kaleratze kolektiboen eta ekoizpen murrizketaren kasua. Epaileak erabaki beharko du enplegua erregulatzeko espedientea bidezkoa, bidegabea edo nulua den.
Soilik nulua bilakatuz gero egongo lirateke aldaketak egungo egoeran, baina epaiaren berri hurrengo asteetan emango dute.
Gaur grebalari ugari bertaratu dira Bilbora epaitegietan protesta egiteko. Hasieran euren ordezkari legalak babestu dituzte eraikinaren sarreran eta gero epaiketaren areto parera mugitu dira.
Jadanik 144 egun bete dituzte greban Maderas de Llodioko beharginek.