Hirukide kide ugariko familien elkarteak iragarri du otsailaren 24an Laudiora ekarriko duela bere bulego ibiltaria. Hiru seme-alaba edo gehiago duten bizitza unitateei informazioa eskainiko diete gai anitzen inguruan: elkartearen jarduna, existitzen diren laguntzak, deskontuak... Besteak beste, bono sozial elektriko eta termikoa edota zaintza laguntzak landuko dituzte.
Horretarako 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo dira erabilera anitzeko aretoan —Herriko plazan, hain zuzen—. Hitzordua hartu gabe joateko aukera egongo bada ere, gomendatu dute aurretik inprimaki hau betetzea lehentasuna izateko eta ez itxaroteko.
Hirukidek 8.200 familia barne hartzen ditu egun eta bazkide izateko baldintza bakarra kide ugariko familia titulua izatea da.