Gaurko euritearen ondorioz gainezka egin du Laudioko estolderiak, eta Zumalakarregi etorbideko estolda bat lehertu du urak. Suhiltzaileak bertaratu dira estolda itxi eta egoera bideratzera. Bien bitartean, udaltzaingoak Zumalakarregi etorbidea alderik alde itxi du, Laudio Institututik Landaluze eta Baias kaleen bidegurutzeraino. Une honetan tokian lanean ari dira oraindik larrialdi zerbitzuak.
Euskalmet agentziaren iragarpenaren arabera, euri zaparradek iluntzera arte iraungo dute, eta gau partean atertzera joko du.