Igande arratsaldean hartu zuen Laudiok Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Peru Abarrategi izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria: 251,5. Aramaioko finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu zuen modu horretan.
13 bertso puntuagarri kantatu ostean, honela geratu zen atzoko saioko sailkapena: Ekaitz Samaniego izan zen bigarren 241 punturekin; hirugarren Andere Arriolabengoa 236,5 punturekin; laugarren Aitor Ugarte 233 punturekin; eta bosgarren eta seigarren Hegoi Amabizka eta Manu Bendala, 222,5 punturekin bakoitza.
Irati Martinez Izagak egin zituen gai-jartzaile lanak.
Hurrengo saioa otsailaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, 17:30ean.