Laudioko Udalak obrak abiatu ditu Latiorro auzoan aparkaleku berri bat eraikitzeko. Altzarrate futbol zelaiaren alboan dagoen lursailean egongo da kokatuta espazioa eta 81 plaza izango ditu, horietako hiru mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak.
Lanek lau hilabete iraungo dutela aurreikusten du Udalak. Behin amaituta, aparkalekuaren helburua izango da auzoan eraikiko diren osasun-zentroak eta antzokiak eragingo duten trafikoa arintzea eta irtebidea ematea aparkatzeko dauden zailtasunei.