Papera biltzeko edukiontzi batek su hartu du gaur iluntzean Laudioko Motxotekale bidean, 20:10ak aldera. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera, eta sua itzali dute dagoeneko. Ertzaintzak ez du momentuz suaren jatorriari buruzko informaziorik.