Gaur 14:20ak aldera trafiko istripua jazo da A-625 errepidean, Laudioko udalerrian, Gardeako auzoan zehazki.
Ertzaintzak aipatu du bi ibilgailuk talka egin dutela eta, zorionez, inork ez duela zauririk izan.
Auto ilarak daude orain ezbeharraren ondorioz eta ertzainak ari dira trafikoa bideratzen bitartean.