Iaz baino %15 gehiago banatuko du Vidralak aurten akziodunen artean, 219,6 milioi euroko mozkinak lortu ondoren

Txabi Alvarado Bañares 2026ko otsailaren 25a

Vidralako zuzendaritzako kideak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin iaz Laudion. / Aiaraldea.eus

61,6 milioi euro banatuko ditu guztira akziodunen artean, eta 33 milioi baliatuko dituzte akzioak erosi eta, modu horretan, akzio bakoitzeko banatuko den diru kopurua handitzeko.

1.465,2 milioi eurotan baloratutako salmentak eta 219,6 milioi euroko mozkin garbiak. Emaitza ekonomiko horiek utzi ditu 2025ak Vidralarentzat. Gaur aurkeztu ditu Laudioko multinazionalak iazko kontu ekonomikoak. Zehaztu dutenez, 6,24 euro irabazi dituzte duten akzio bakoitzeko, eta zorra 248,3 milioi eurotik 105,3 milioi eurora jaitsi dute.

Pozik azaldu dira konpainiako buruak lortutako emaitzekin, "negozioaren sasoi onaren" seinale eta aurrera eramandako "erabaki estrategikoen" ondorio direla uste dutelako. “Gure errentagarritasuna sendotu dugu, kutxa sortu dugu modu iraunkorrean eta irmo jokatu dugu, Vidrala gaur egun nabarmen hobeto prestatuta egon dadin etorkizunera begira”, nabarmendu dute.

Zorra 248,3 milioi eurotik 105,3 milioi eurora jaitsi du multinazionalak. 

Diru gehiago akziodunentzat

Era berean, multinazionalak iragarri du %15eko igoera aurreikusten duela aurten akziodunei banatuko dizkieten dibidenduetan. Lehen banaketa iragan otsailaren 13an egin zuten, eta uztailean aurreikusten dute egitea bigarrena. Orotara, akzioko 1,75 euro ematea aurreikusten dute aurten, 61,6 milioi euro guztira. Dena den, azken kontu hori onartzeke dago oraindik, aurtengo akziodunen batzarrean. Hain zuzen, batzar horretara bertaratzen diren akziodunek 5 zentimo jasoko dituzte akzioko, pizgarri moduan.

2022tik hona urtez urte handituz joan da akziodunei banatutako diru kopurua, enpresak berak zabaldutako grafiko honetan ikusi daitekeenez:

Gainera, enpresak gogorarazi du iragan abenduan iragarri zutena: 350.000 akzio erosiko dituztela 33 milioi euroko gehienezko prezioan, akzio bakoitzeko jasotzen den diru kopurua handitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide