Tubos Reunidos

Laudiora mugitu da gaur Tubos Reunidoseko langileen protesta, Maderas de Llodioko beharginen babesarekin

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 3a

Bilera egin dute 12:00etan Laudioko udal gobernu taldearekin. Bihar Euskalduna Jauregian egongo dira berriro espedientearen negoziazioa dela eta.

Tubos Reunidos enpresako langileek jarraitzen dute lanuzteak baliatzen euren egoeraren berri emateko. Gaur Laudioko Herriko plazara mugitu dute protesta 11:30ean, 12:00etan udal gobernu taldearekin izan baitute hitzordua.

Aiaraldea Komunikabideak alkateari galdetu dio zein mezu zabalduko dien beharginei eta Ainize Gastakak aipatu du babes osoa komunikatuko dietela baina, aintzat hartuta ez dutela eskumenik lan gatazkan, nabarmendu du gehienbat sindikatuen aldarrikapenak eta eskaerak entzungo dituztela. Izan ere, enpresa batzordeak eskatu du bilera.

Elkarretaratzean Maderas de Llodioko grebalariek ere parte hartu dute eta txaloen artean sartu dira plazara. Gogoratu beharra dago 165 greba egun bete dituztela gaur, Garnicak eginiko 35 kaleratzeen aurka. 

Gaurko mobilizazioaren ostean gehiago helduko dira hurrengo egunetan. Esaterako, bihar enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epeko batzarra egongo da, Euskalduna Jauregian berriro ere, eta sindikatuek elkarretaratzea deitu dute. Ostegunean, aldiz, Sabin Etxera joko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide