2026/03/05 17:00

Tailerra

#ArraroNago: inprobisazioa lantzeko eta esketxak sortzeko tailerra

#ArraroNago: inprobisazioa lantzeko eta esketxak sortzeko tailerra
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Paloma Jiménez, Ángela Conde. Antzezle komiko oso moldakorrak dira, eta umorez interpretatutako hamaika pertsonaiaren karikaturek eskatzen duten konplizitatea, sinpletasuna eta indarra azaleratzen dute agertokian. Las Raras konpainiaren sortzaileak dira.
  • Data: Martxoak 5, osteguna
  • Ordua: 17:00-21:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeentzat
  • Hizkuntza: Gaztelania

Nola bihurtu dramak komedia? Tailer honetan, artearen bidez sendatzea proposatuko zaigu, artea sendabidea baita. Inprobisazio-ariketetatik abiatuta eta eguneroko egoeretan oinarrituta, dramari buelta eman eta komedia bihurtzeko modua aurkituko dugu, umore absurdua landuz eta pertsonaia komikoen parodia eginez. Geure buruari barre egingo diogu… baita geure beldurrei ere! Tragedia handi bat komedia barregarri bihurtuko dugu. Laburbilduta: primeran pasatuko dugu! Ez da beharrezkoa aktore gisa esperientziarik edo prestakuntzarik izatea.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Adierazitako tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Tailerrek plaza mugatuak dituzte: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide