Laudiora mugitu zen asteburuan Arabako Bola-joko Txapelketa, San Juan eta San Roke bolatokietan egin baitziren tiraketak. Bea Isasi eta Joseba Miras gailendu ziren berriz, txapelketako lehen postuetan mantenduz. Hala ere, oraindik buelta asko eman ditzazke norgehiagokak, zazpi jardunaldi geratzen baitira txapelketa ebazteko.
Hauek dira une honetan podiumean dauden parte hartzaileak:
Emakumeen kategorian
1. Besa Isasi (216 puntu)
2. Zuriñe Ruiz (195 puntu)
3. Estrella Alonso (194 puntu)
4. Gurutze Badillo (194 puntu, hirugarren postuarekin berdinduta)
Gizonezkoen kategorian
1. Joseba Miras (236 puntu)
2. Alberto Lopez (232 puntu)
3. Aitor Parrilla (227 puntu)