Larunbatean 19:30ean egingo dute Elorritxugauez lasterketa Laudion. Bi urtean behin antolatzen dute. Alberto Acero plazan izango du irteera eta helmuga eta 17 kilometroko ibilbidea eta 800 metro inguruko desnibel
250 lasterkari ingururen parte hartzea espero dute eta gaur da izena emateko azken eguna. Inskripzioa hemen egin daiteke. Banaka edo bikotek egiteko aukera dago eta prezioa 30 eurokoa da.
Basoetako Orkatzak mendi kluba da antolatzailea eta azpimarratu dute herriko zein kanpoko kirolari asko erakartzen dituztela, natura eta Aiaraldea ezagutzeko parada ematen baitu ibilbideak.
Antolatzaileek aipatu dute ibilbidea diseinatzeko orduan ingurumenaren zaintza dela jardueraren oinarrietako bat. Halaber, eskertu dute elkarteen, negozioen, erakundeen