Bi urteko itxaronaldiaren ostean, atzo gauean egin zuten Elorritxugauez Trail lasterketaren edizio berria, 160 korrikalariren parte hartzearekin.
Arratsaldeko zazpietan abiatu zen lasterketa Alberto Acero plazatik. Eguraldia lagun izan zuten korrikalariek, baina ibilbidearen zati bat moldatu behar izan zuten azken unean, mendian laino asko pilatu zelako. Hala ere, korrikalari gehienek aparteko arazorik gabe bukatu ahal izan zuten proba, eta tabernetako poteatzaileen txaloen artean heldu ziren helmugara.
Koldo Etxebarria Gomez eta Nora Narbaiza gailendu ziren sailkapen orokorrean, eta Jone Albisua Arregi eta Gorka Arrizabalaga Untzueta izan ziren bikoterik azkarrena.
Hemen ikusi daitezke bikotekako sailkapen guztiak eta hemen norbanakoenak.