Ikuskizun hunkigarria eskaini zuen Anonimak taldeak atzo gauean Laudioko Alberto Acero plazan. Emakume erreferenteak erdigunean jarri zituzten Balmasedako sei musikariren artean, kantuak proiekzioekin uztartuta, eta aukera baliatu zuten Laudioko hezkuntza zentroetan urte luzez aritu diren zazpi emakume omentzeko.
Laudion Ikastolatik Josune Cortazar Kanpok jaso zuen aitortza, La Milagrosatik Ana Mari Muguruza Goirik, Violeta Arenas Gonzalez eta Pilar Martinez Ruizek Latiorro Ikastetxetik eta Marian Fernandez Cossiok Lamuza Eskolatik. Laudio Institututik, aldiz, Itziar Duandikoetxea Gonzalez eta Alazne Ibarrondo Salazar omendu zituzten.
Lore-sorta eta opari bana eman zioten omendu bakoitzari, eta lankide zein ikasle ugari bertaratu ziren babesa helaraztera.