400 igerilari inguru batu ziren larunbatean Laudioko udal kiroldegian herriko klubak antolatzen duen txapelketan aritzeko. Ohiko probak ez ezik, urpeko 25 metrokoa eta txandakakoa ere egin zituzten eta banatutako 101 dominen artean, zortzi laudioarrentzat izan ziren.
Honako hauek izan ziren irabazleak:
- Martin Arberas Urkijo, 100 metroko tximeleta lasterketan, 50 metroko bizkar-igeriketa lasterketan eta 50 metro libre lasterketan.
- Lucia Redondo Craf, 50 metroko bizkar-igeriketa lasterketan eta urpeko 25 metro lasterketan.
- Erik de Rebeja Cracium, 50 metroko bular-igeriketa lasterketan.
- Jon Ozaeta eta Nekane Gaston, txandakako lasterketan.
Argazkiak: Laudio Igeriketa Kluba