Hitzaldia eta zuzeneko konexio egingo dute gaur Rojavarekin, Siriako herri kurduaren eta emakumeen iraultzaren egoera ezagutzeko

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 11

YPJko borrokalari kurduak./ ANF

Emakumeen iraultza eta herri kurduaren borrokari buruz mintzatuko dira 19:00etan erabilera anitzeko aretoan eta Sevinaz Evdike ekintzailearekin egingo dute Internet bidezko konexioa.

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak eta Gure Aukera elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo dute gaur 19:00etan Laudioko erabilera anitzeko aretoan. Solasaldiaren helburua herri kurduaren eta emakumeen iraultzaren berri ematea izango da.

Izan ere, aurtengo urtarrilean Siriako Gobernu islamistak indar kurduen kontra jo zuen eta su eten akordioa adostu zuten bi aldeek urtarrilaren 29an, Irango erasoaren atarian. Hori guztia azaltzeko hitzaldia egingo dute lehenik eta behin, testuingurua lantzeko, eta gero Sevinaz Evdikerekin egingo dute konexioa, Rojavan bizi baita bera.

Evdike zinema akademiaren arduraduna da eta lehen lerroan bizi izan du gertatutako indarkeria lazgarria. Akademiako klaseak bertan behera utzi behar izan zituzten errefuxiatuak hartzeko geletan eta Gobernuko milizianoek eragindako pasarte beldurgarriek bolo-bolo zabaldu dira.

Gainera, arreta berezia eskainiko dio emakumeen egoerari. Aipatu beharra dago indar politiko kurduek bultzatutako YPJ autodefentsa taldeak oso famatuak bilakatu zirela Estatu Islamikoaren borrokaren kontra, baina ezer gutxi heldu dela geroztik.

Evdike duela urte bat baino gehiago egon zen Euskal Herrian eta Baxar Al Assad presidentearen erorketak Durangon harrapatu zuen, Euskal Kulturaren Azokan parte hartzen zuen bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide