EAJk salatu du Laudioko hormetan dauden kartel eta margoketa kopuruak herriaren irudia kaltetzen duela

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 21a

EAJk osatutako collagea./ EAJ

Kartelen eta margoketen kontrako planifikazioa beharrezkoa dela azpimarratu du oposizioko talde nagusiak.

Laudioko EAJk prentsa oharra zabaldu du kritikatzeko, bere ustez, udal gobernu taldeak ez duela dagokion araudia betetzen margoketa eta kartelen kasuetan. Jeltzaleen aburuz, ordenantzaz kanpoko kartelak eta pilatutako zikinkeria ugaritu egin dira eta horrek udalerriaren irudiaren kontra egin du.

Itxura bera ez ezik, alderdiak adierazi du pintaketa iraingarriak eta eduki bortitzak dituzten mezuak ere, batzuetan terrorismoa goratzeko erreferentziak dituztenak, egin direla eta horrek elkarbizitzari eragiten diola.

Jeltzaleen iritziz, kezkagarria da fatxadei eta hormetara itsatsitako kartel asko denbora mugagabean egotea, eta bide garbiketarako udal ordenantza ez betetzea. "Ezin da beste aldera begiratu espazio publikoaren erabilera arautzen duen araudi bat dagoenean. Arauak
betetzeko daude, eta Udala izan behar da horiek errespetarazten lehena" gaineratu du Maite Cortazar zinegotziak.

Jarduera planifikatua

Azkenik, oposizioko udal talde nagusiak aldarrikatu du tokiko erakundea ezin dela mugatu agertzen diren margoketak kentzera eta, ondorioz, bestelako jarrera hartu behar duela: "Gure kaleak baldintza egokietan eta pintada iraingarririk gabe mantentzen direla bermatuko duen jarduera integrala, planifikatua eta jarraitua beharrezkoa da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide