Ikasle alemaniarren bizitzan sartu ziren atzo Laudio BHI-ko Erasmus+ programako parte-hartzaileak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 25a

Geisenheimeko egonaldiko hirugarren egunean hango ikasleen ohiko bizipenak izan dituzte aiaraldearrek.

Erasmus+ programan parte hartzen ari diren Laudio BHI-ko gazteak Saint Ursule-Schule ikastetxeko kideek duten egunerokoan sartu ziren atzo. Harrera-lagunaren ordutegiak jarraitu zituzten eta euren ekintza berak izan zituzten. Batzuek latina ikasi zuten, beste batzuek alemana edo kimika. Nahiz eta askotan zaila egin zitzaien dena ulertzea, guztiek azpimarratu dute oso interesgarria izan dela beste herrialde bateko klaseak barrutik ikustea. 

Atsedenaldiaren ondoren, ikasle guztiak elkartu ziren adimen artifizialari buruzko tailerrean. Izan ere, teknologia hori da programaren ardatza. Lau laguneko taldetan banatu ziren, bi Laudiokoak eta bi Geisenheimekoak, eta inkesta egiteko galdera sorta bat jaso zuten.

Ondoren, eskolako beste geletara joan ziren ikasleei galdetzeko zer iritzi zuten adimen artifizialaz, nola erabiltzen duten eta ea beldurrik edo zalantzarik duten gai horren inguruan.

Eguerdian, 12:30ean, eskolako jangelara joan ziren bazkaltzera. Pixkanaka eguraldia hobetu eta eguzkia agertzen hasi zen. Bazkaldu eta gero, berriro elkartu ziren, eta talde bakoitzak bildutako informazioa partekatu zuen. Emaitza alderatu eta hausnarketa egin zuten: Ikasleek zertarako erabiltzen duten adimen artifiziala, zenbatetan erabiltzen duten eta zein beldur dituzten aztertu zuten.

Tailerra amaitzean, ikasle bakoitza bere harrera-lagunarekin etxera itzuli zen, arratsalderako planekin. Batzuek tenisean entrenatzera joan ziren, beste batzuek Rüdesheim am Rhein bisitatu zuten, eta beste zenbaitek Rihn ibaiaren ertzean paseoa egin zuten.

Wiesbadenen gaur

Gaur ikasleek Wiesbaden hiria bisitatuko dute, inguruko garrantzitsuenetako bat, eta bertako ondarea eta giroa ezagutzeko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide