Eskubaloiaren zaleek urrezko aukera izango dute apirilaren 11n Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskubaloi jokalaririk onenak ikusteko. Izan ere, emakumezko Euskal Selekzioa Britaina Handikoarekin lehiatuko da 18:45ean La Granja udal kiroldegian.
Euskal Federazioak urtero antolatzen duen nazioarteko lagunarteko txapelketaren barruan egongo da partida.
Berez, selekzio argentinarrak eta britainarrak arituko dira aurreko egunean Oñatin eta Euskal Selekzioa eta Argentinarra hurrengo egunean Bilbon.
Euskal Federazioak ez ezik, Laudio BC klubak ere parte hartuko du hitzorduaren antolakuntzan eta kirola gogoko duen herritar oro animatu nahi dute ikusle gisa bertaratzera.