Guardianen itxiera

Glavista eta Guardianen azpiegiturei "irtenbidea eta etorkizuna" emateko akordio bat laster lortu ahal izatea espero du Jaurlaritzak

Txabi Alvarado Bañares 2026ko apirilaren 6a

Hiru urte igaro dira Glavista itxi zenetik. / Aiaraldea.eus

Hala adierazi du Mikel Jauregi Industria Sailburuak Vocento taldeari eskainitako elkarrizketa batean. 

Glavista eta Guardianen azpiegiturei "irtenbidea eta etorkizuna" emateko akordio bat laster lortu ahal izatea espero du Mikel Jauregik. Hala azaldu du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuak Vocento taldeari eskainitako elkarrizketa batean. 

Hala ere, "zuhurtzia" eskatu du sailburuak, operazioa modu egokian ixteko "zortzi aurreakordio" sinatu behar direlako, elkarren artean "baldintzatuak eta lotesleak" direnak.  "Hilabeteak daramatzagu negoziazioetan aurrera egiten, oso konplexuak baitira. Edo dena adosten da edo ez dago akordiorik", azaldu du Jauregik. Hori bai, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari dagokien zatia itxia dagoela jada. 

Tubos Reunidos ere hizpide

Tubos Reunidosen egoerari buruzko adierazpenak ere egin ditu Jauregik elkarrizketan. Bere hitzetan, multinazionalaren egungo zorra "sostengaitza" da, eta "formula" bat bilatu beharra jarri du mahai gainean inbertsoreak lortzeko. Bere ustez, zorraren jabeekin akordio batera iritsi behar da horretarako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide