2026/04/20 10:00

Hitzaldia

Laia Laudio: "Garbi-ikuzleak: ikusezintasunetik gizarte-aitortzara"

Laia Laudio: "Garbi-ikuzleak: ikusezintasunetik gizarte-aitortzara"
Laudioko Herriko Plaza, Laudio
  • La Jabonería de la Almendra S. Coop.: Arabako herri eta hirietako ondare materialaren (garbilekuen) eta ez-materialaren (garbi-ikuzleek metatutako ezagutzen) balioa berreskuratzeko programak bideratzen ditu 2020az geroztik.
  • Isabel Mellen:: Ikertzailea eta dibulgatzailea.
  • Data: Apirilak 20, astelehena
  • Ordua: 10:00-12:00
  • Tokia: Herriko plaza
  • Norentzat: Herritarrentzat
  • Hizkuntza: Gaztelania

Galduz joanagatik ere, eduki soziologiko eta etnografiko handiko esparruak dira garbileku publikoak: hirigintza-elementu berriek ordezkatu dituzte horietako asko, eta badirudi oraindik ere zutik dirautenak oharkabean igarotzen zaizkigula begien aurrean. Laudio Bidelagun proiektuaren barruko ibilbide honen helburua da garbi-ikuzleek egindako lana publikoki aintzatestea eta lanlekutzat zituzten espazioek, hau da, garbilekuek kultura-ondare gisa duten balioa berreskuratzea.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Tailerrak aldez aurretik izena eman behar dute.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide