2026/04/16 18:00

Ikastaroa

Laia Laudio: "Feminismoa guztiontzat"

Laia Laudio: "Feminismoa guztiontzat"
Lezeaga Aretoa, Laudio
  • Idoia Eizmendi Aldasoro. Berdintasun teknikaria, kazetaria eta mugimendu feministako kidea.
  • Data: Apirilak 16 eta 23; maiatzak 7, 14 eta 21; ostegunak
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Tokia: Lezeaga Aretoa
  • Norentzat: Emakumeentzat
  • Hizkuntza: Euskara edo gaztelania

Feminismoa da munduan aldaketa gehien eragin duen gizarte-mugimendua, eta emakumeen borrokari esker, hobekuntza handiak lortu dira. Hala ere, alde batetik, feminista sentitzen diren emakume askok ez dute feminismoaren proposamen politikoen inguruko ezagutza handirik, eta, bestetik, askotan, eztabaidak oso irisgarriak ez diren kontzeptu eta ideia konplexu samarrez josiak daude. Hori dela eta, feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak modu erraz eta ulergarrian ezagutarazteko aukera izango dugu tailerraren bitartez, eta, aldi berean, egungo eztabaida nagusietara hurbilduko gara.


Izena ematea

  1. Galdetegi bidez
  2. Telefonoz (deiak edo/eta WhatsApp): 688 78 57 79 Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30
  3. Aurrez aurre: Lezeaga Aretoa (Lamuza 17, behea) Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:30

Ohar garrantzitsuak:

  • Jarduera guztiak doakoak dira.
  • Tailerrak aldez aurretik izena eman behar dute.
  • Izena emateko epemuga: jarduera hasi baino 3 lanegun lehenago.
  • Plazak mugatuak dira: izena eman duten emakume guztien artean zozketatuko dira. Laudion erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
  • Ludoteka-zerbitzua eskainiko da urte bat edo gehiago duten haurrentzat: beranduenez, jarduera baino 3 lanegun lehenago eskatu beharko da.
  • Informazio gehiago: laialaudio@laudio.eus eta laudio.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide