Portugalgo Jovens Cantores de Guimarães abesbatzarekin elkartrukean daude Laudioko ArteOn abesbatzako gazteak

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko apirilaren 9a

Guimarães hirian daude ArteOn abesbatzako gazteak. / Aiaraldea.eus

ArteOn abesbatzako kideak Portugalgo Guimarães hirian daude, bidaia kulturalean. Lau eguneko egonaldia egingo dute bertan Jovens Cantores de Guimarães abesbatza ezagunarekin. Bidaiaren nondik norakoak aletu dizkigu Felix Primok, ArteOn elkarteko presidenteak.

Apirilaren 8tik apirilaren 11ra arte bidaia kulturalean murgilduta daude Laudioko ArteOn abesbatza taldeko gazteak. Portugaleko Jovens Cantores de Guimarães abesbatza ezagunarekin elkartrukea egingo dute bertan. “Europako abesbatzarik onenetariko bat” dela nabarmendu du Felix Primo ArteOn elkarteko presidenteak, eta nabarmendu du “ohorea dela” eurekin eszenatokia elkarbanatzea.

Hain zuzen ere, hainbat kontzertu eskainiko dituzte egonaldiak iraun bitartean, bai Guimarãesen eta baita Oporton ere. “Gure arteko elkarbizitzan sakontzeko eta beste abesbatza talde batzuengandik ikasteko bidaia izango da”, azaldu dio Primok Aiaraldea Komunikabideari.

Joan eta itzuliko bidaia izango da honakoa. Izan ere, udazkenean Laudiora etorriko dira Jovens Cantores de Guimarães abesbatzako kideak eta hori “aukera paregabea" izango da "maila handiko abesbatza talde bat etxean entzuteko”, Primok azpimarratu duenez.

Hazkunde fasean

Hamahiru urte beteko ditu aurten Laudioko ArteOn abesbatzak, eta “hazkunde fasean” dagoela nabarmendu dute bertako kideek. Ez soilik geroz eta lagun gehiagok osatzen dutelako abesbatza, baizik eta kualitatiboki ere jauzia eman dutelako. Urtarrilean asteburu osoko formazioa jaso zuten Esteban Urzelai Bilboko Koru Operako zuzendariaren eskutik; “ur handiak” Primoren hitzetan.

Portugalera bidaia hazkunde prozesu horren baitan kokatu du abesbatza laudioarraren presidenteak: “Guimarãeseko elkartrukeak bultzada emango digu etorkizuneko erronkei aurre egiteko”. Besteak beste, Europako abesbatza elkarte gehiagorekin elkartrukeak egiteko asmoa berretsi du Primok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide