Auto klasikoen kontzentrazioa egingo dute igandean Laudion, “udari begira motorrak berotzen hasteko”

Txabi Alvarado Bañares 2026ko apirilaren 8a

Abuztuaren 22an topaketa handiago bat egitea aurreikusi dute antolatzaileek. / Aiaraldea.eus

San Roke Racing Club taldeko kideek antolatu dute topaketa, eta beste hainbat ekimen dituzte esku artean udalerrian autozaletasuna sustatzen jarraitzeko.

Auto klasikoen topagunea bilakatuko da Laudioko Aldai plaza datorren igandean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. 30 urte baino gehiago dituzten autoen jabeek parte hartu ahalko dute elkarretaratzean. Horretarako, email bat bidali beharko dute sanrokeracing@gmail.com helbidera. Antolatzaileek sariak banatuko dituzte parte hartzaile guztien artean 13:30ean.

San Roke Racing Club taldeko kideek antolatu dute ekimena, “motorrak berotzen” hasteko helburuarekin. Izan ere, “kontzentrazio handiago bat” egin nahi dute udan, abuztuaren 22an, iaz eginikoa errepikatuz:

Ekimen gehiago

Dena den, beste zenbait ekimen ere dituzte esku artean. Maiatzaren 23an doako ikastaro bat egingo dute, erregulartasun rally batean kopilotatzen ikasteko. Aurreratu dutenez, “kopiloto txapeldun” batek eskainiko du saioa.

Ekainaren 6an, aldiz, rallyak egingo dituzte Gasteiztik Laudiora, auto klasikoekin zein elektrikoekin. Azaldu dutenez, erregulartasun norgehiagoka bat izango da: erlojupeko lasterketa egingo dute, baina ibilgailuek unean uneko trafiko arauak eta abiadura murrizpenak errespetatu beharko dituzte uneoro.

“Ekimen handietatik harago” ere doa klubaren jarduna, “lagunen arteko auto bilerak eta bestelako irteerak” ere antolatzen baititu.

Bi urteko ibilbidea du Laudioko autozale taldeak, eta pozik daude eginiko bidearekin, profil anitzetako kideak batu baitira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide