Maiatzaren hasierarekin batera helduko dira jaiak Gardeara. Hilaren lehenean, ostiralez, izango da txupinazoa eta asteburu osorako egitarau zabala antolatu du jai batzordeak, Udalarekin elkarlanean. Hurrengo iganderako ere gorde beharko dituzte indarrak, urteroko paella eta tortilla txapelketak orduan egingo baitituzte.
Maiatzaren 1eko 19:00etan abiatuko dira ofizialki Gardeako jaiak, garai batean auzoan egondako El Resbalon eta Garayo tabernetako ordezkariek txupina jaurtitzen dutenean.
Jai batzordeak omenaldia egin izan dio horrela duela hamarkada batzuk auzoan egondako elkarguneei eta oraindik garai horiek mimoz oroitzen dituztenei.
Musika eskaintzari dagokionez, apustu sendoa egin dute aurten: Joselu Anayak, Gautegun erromeria, Pakita Penas DJak, Txapela Brava eta 3 Killer Zombies rock bertsioen taldea igoko dira oholtzara.
Berritasun gisa, txupinazoa bitartean eta ostean taloak prestatuko dituzte, eta euro batean saldu.
EGITARAU OSOA
Maiatzak 1, ostirala
9:30 // Padel txapelketa mistoa, Laudio padel klubaren eskutik
18:00 // Rugby entrenamendu irekia, Aiaraldeko Astoak errugbi taldearen eskutik
18:00 // Santa cruz bolatoki sari nagusia,Ruperto Urquijo bolatoki klubaren eskutik
19:00 // Txupinazoa, El Resbalon eta Garayo tabernetako kideen eskutik + Joselu Anayak + Taloak
22:00 // Gautegun erromeria
00:30 // Pakitapenas DJa
Maiatzak 2, larunbata
9:30 // Padel txapelketa mistoa, Laudio padel klubaren eskutik
11:00 // Santa Cruz bolatoki Sari Nagusia, Ruperto Urquijo bolatoki klubaren eskutik
11:00 // Kalejira, Laudioko Batzalarrin kaletik abiatuta
11:00 // Aurpegiak margotzea
11:30 // Haur eta nerabeentzako ginkana parte-hartzailea
13:00 // Kalejira San Roke musika elkartearekin
14:30 // Herri bazkaria, Bitter Kas DJak girotua
16:00 // III. Mus eta Tute Txapelketa
16:30 // III. Master Hockey Txapelketa mistoa
17:00 // Buruhandiak
18:00 // Erromeria, Txapela Bravaren eskutik
18:00 // Txokolatada
18:18 // Gardearte formatu txikiko arte eszenikoen jaialdiaren V. edizioa
18:30 // Padel Txapelketa mistoaren finala
22:00 // 3 Killer Zombies kontzertua
Maiatzak 3, igandea
10:00 // Padel txapelketa mistoaren finala
10:00 // Lankaietako lagunak kalejira Laudiotik
11:00 // Meza Andere Abesbatzarekin
12:00 // Dantzak Itxarkundiaren eskutik
12:30 // Gardeko adinekoei omenaldia eta lunch-a karpan Arloteekin
Maiatzak 10, igandea
10:00 // Paella eta Tortilla Txapelketetan izena ematea
11:00 // Meza Santa Lucia abesbatzarekin
13:00 // Tortillak entregatzea
13:30 // Paellak entregatzea
14:00 // Paellak bazkaltzea