Independentziaren aldeko aldarri irmoarekin ospatuko dute Aretako Egunaren III. edizioa

Maider Ramirez Martin 2026ko apirilaren 15a

Aretako buruhandi eta trimakoak arratsaldean aterako dira. / Aiaraldea.eus

Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbat honetarako, gustu eta adin guztietarako ekintzekin. Aretaren herri izaera aldarrikatzeko, independentziaren aldeko galdeketa egingo dute goizean zein arratsaldean. 

Hirugarren aldiz ospatuko dute Aretako Eguna larunbat honetan, aurreko edizioetan bezala herri izaera aldarrikatuko dute bizilagunek. Nortasun agiriak banatu zituzten iazko edizioan eta independentziaren aldeko herri galdeketa egingo dute oraingoan. 

Bi txandatan jasoko dituzte bozkak, 10:30-12:00 eta 15:00-17:30 bitaterko tarteetan. Arratsaldeko 20:00tan jakinaraziko dituzte emaitzak. Horrez gain ekintza andana antolatu dituzte egunean zehar, musikaz, gastronomiaz zein jolas ezberdinez gozatzeko.

EGITARAU OSOA

Egunean zehar, argazki erakusketa (Kultur Etxean)

10:00 // Makrotxopoa, eskolako frontoian
10:30–12:00 // Independentziaren aldeko herri galdeketa
12:30 // Kalejira Aretako txistulariekin, Aretako eskolaraino
12:45 // Aretako banderaren igoera eta herri-argazkia
13:15 // Dantzak
13:15–14:15 // Talo tailerra, parkean
14:30–16:30 // Parrillada herrikoia, Kultur Etxean
15:00–17:30 // Independentziaren aldeko herri galdeketa
17:00 // Kutxen jolasa, parkean
18:00 // Swing, Altamira plazan
18:00 // Haurrentzako tailerrak, parkean
19:00 // Aretako buruhandi eta Trimakoak
20:00 // Herri galdeketaren emaitza
21:00 // Gauargi erromeria
23:00 // Aretako DJ Topaketa: Aretatik At eta DJ PKZ

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide