2026/04/17 20:00

Kontzertua

Kontzertua: Adur eta Lukiek

Kontzertua: Adur eta Lukiek
Faktoria, Laudio

LUKIEK
Josu Ximun, Antton Goikoetxea eta Christian Rodriguezek osatzen duten Mungian sorturiko rock alternatibo taldea da Lukiek. Ez da erraza talde hau musika estilo batean sailkatzea, musika mota askotatik edaten duen taldea baita; baina esan daiteke Grunge soinu gordinak, erritmo psikodelikoak, rock klasikoaren influentziak, post-punkaren soinu bitxiak edota gaur egungo traparen autotunearekin jolasten dutela.

ADUR
Naroa Esturo eta Xabier Aguadok osaturiko folk rave punk bikote bilbotarra. Indarrez beteriko melodia eta soinu bizien bidez undergroundaren esentzia gordina harrapatzen dute bikote honek. Soinu modernoa eta euskal folklorea uztartzen ditu.

☎️ HARREMANETARAKO

 Bestelako informazio edo zalantzeratako: 946 56 85 54

Hizkuntza: Euskara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide