2026/04/16 19:00
Barre egin eta sortzaileen lanak ikusteko aukera zabalduko dugu Faktorian!
Julen Pagazaurtunduak aurkeztuta, saio irekiak izango ditugu. Saio bakoitzean hiru sortzaile etorriko dira beraien sormena gurekin elkartrukatzera.
Apirilaren 16ko saio honetan, Aitor Basarrate Laudiokoa, Joxek Farra EtxarrI-Aranatzekoa eta Asier K Bergarakoa izango ditugu Faktoriako oholtzan.
Aitor Basarratek, oholtzara salto egingo du lehendabizikoz, eta agian berarekin batera sorpresa gehiago egongo dira.
Zer da PROBALEKUA ba?
Probalekua, artistei eskaintzen zaien gune bat da. Sortzen ari diren piezaren zati bat ekarri eta hau publikoaren aurrean aurkeztuko dute. Ez da saio osoa izango; beraien obraren zati batek publikoaren aurrean ea ongi funtzionatzen duen ikusteko pieza bat baizik.
Barre egiteko eta ondo pasatzeko gunea da, sortzaileekin denbora eta esperientziak partekatzeko gunea.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.