Aretaren independentzia aldarrikatu dute Aretako Egunaren III. edizioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko apirilaren 19a

Aldarrikapena, festa eta umorea uztartu zituzten atzo Aretako Egunaren III. edizioan. "Nahiko zenuke Areta independizatzea?" galderari erantzunez, herri galdeketa egin zuten. Bozkatu zuten bizilagunen %95ak baiezko botoa eman zuen

Aretako Egunaren III. edizioa ospatu zuten atzo. Umorea, festa eta aldarrikapena uztartuz, ez zen nolanahiko ospakizun eguna izan, bertako bizilagunek "Aretaren herri izaera" ozen aldarrikatu eta Laudiotik independizatzeko nahiari bultzada berria eman zioten.

Galdeketatik haratago, "bizilagunak elkartu eta Aretako komunitatea sendotzeko" eguna izan zela aldarrikatu zuten antolatzaileek.

Esan eta egin. Hautetsontzia jarri zuten Kultur Etxean, eta Aretaren independentziari buruzko herri-galdeketa gauzatu zuten. "Nahiko zenuke Areta independizatzea?" galderari erantzunez, ehunka bizilagunek eman zuten botoa, eta iluntzean jakinarazi zituzten emaitzak Kultur Etxeko balkiotik. Galdeketan parte hartutakoen %95 azaldu zen Areta Laudiotik banatzearen alde, %4 kontra eta %1ek zuri bozkatu zuen. Herritarrek "independentzia" oihu artean jaso zituzten datuak.

Galdeketatik haratago, "bizilagunak elkartu eta Aretako komunitatea sendotzeko" eguna izan zela aldarrikatu zuten antolatzaileek. Urteko gainerako egunetan Aretako bizitza komunitarioa hauspotzen jarraitzeko beharrean egin zuten azpimarra, eta horretarako Kultur Etxea zabalik behar dutela aldarrikatu zuten. Izan ere, aretar ororen topagune izan den herriko espazioak zazpi urte daramatza itxita, eta "konponbidea exijitu" dute.

Argazkiak: Urtzi Garai, Aimar Gutierrez eta Unai Llano

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide