Hiru gizonezko atxilotu dituzte asteburuan Laudion, lapurretak egiteagatik

Erredakzioa 2026ko apirilaren 21a

Laudioko behin-behineko Ertzain Etxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Bi gertakari ezberdinetan izan ziren atxiloketak. Ustezko delituetako bat Bilbon jazo zen bestea Laudion.

Larunbat goizean hiru pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak Laudion, jabegoaren kontrako delituen ondorioz. Alde batetik, 21:30ak aldera herriko komisaldegian ohartarazi zieten goizean Bilboko Abando auzunean aparkatuta zegoen auto batean lapurtutako musika entzuteko gailu elektroniko bat geolokalizatu zutela udalerriko etxe batean.

Polizia tokira bertaratu zen eta aurrekariak dituzten bi gizonezko atxilotu zituen, 29 eta 35 urtekoak. Gailua ez ezik, eraztun bat, lepoko bat eta kirol zapatak ere topatu zizkieten.

Indarrez egindako lapurreta leporatu ostean, atxilotu eta atzo epaileen esku utzi zituzten.

Bestalde, ordu batzuk beranduago, 02:45ak aldera, Ertzaintzaren patruila batek gizon bat identifikatu zuen autoen barruan zer zegoen begiratzen zuen bitartean. Handik gutxira, Udaltzaingoa bertaratu zen ere eta jakinarazi zuen lapurreta bat egon zela Latiorron ibilgailu batean. Miatu ostean, desagertutako eguzki betarreko batzuk aurkitu zizkioten.

43 urteko gizonezkoak ere aurrekariak ditu jabegoaren kontrako delituengatik eta indarrezko lapurreta ere egotzi zioten epaitegian utzi baino lehen.

Bi esku-hartzeetan topatutako objektuak jabeei itzuli dizkiete jadanik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide