Varsoviako ikastetxean igaro dute asteartea Laudio Institutuko gazteek

Erredakzioa 2026ko apirilaren 22a

Astelehenean Varsoviako hainbat txoko bisitatu ondoren, asteartean jarduera akademikoan zentratu dira Laudio Institutuko ikasleak.

Asteartea eskolan igaro dute Erasmus+ programan parte hartzen ari diren aiaraldearrek, askotariko jarduerak eginda. Goizean, ikasleak ingeleseko eta polonierako klaseetara joan dira. Ondoren, proiektuari lotutako eskulanak egin dituzte, eta haien harrera-lagunekin batera oroigarri ederra sortu dute.

Bazkaldu aurretik, ordubeteko tartean, kirola eta talde-jolasak egin dituzte eskolako instalazioetan, eguraldi onak lagunduta.

Eskolako jantokian bazkaldu ondoren, ordenagailu gelan, Paweł irakaslearen eskutik, adimen artifiziala, musika eta sormena uztartzen dituen tailer batean aritu dira. Bertan, bai ikasle poloniarrek bai Laudiokoek, bizitzen ari diren esperientziak letren bidez adierazi dituzte kanta batean.

Halaber,  Ate Irekien Eguna izan dutenez ikastetxean, Poloniako eskola baten funtzionamendua eta hezkuntza sistema gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Eskola jardunaldia amaitu ondoren, ikasleak beren harrera-etxeetara itzuli dira, familiekin eta haien ostatu-lagunekin egoteko.

Argazkiak: Laudio Institutua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide