Txokolatearen historia ezagutzeko aukera izan dute Laudio Institutuko ikasleek Varsovian

Erredakzioa 2026ko apirilaren 23a

Ikasle laudioarren bisitaren hirugarren jardunaldiak bi ardatz nagusi izan ditu: Adimen Artifiziala eta Poloniako kultura gastronomikoa.

Goizean, ikasleek Techno School izeneko zentrora joan dira, non batxilergoko prestakuntza teknologian eta programazioan oinarritzen duten. Michał Taborowski zuzendariaren gidaritzapean, tailer dinamiko eta interesgarria izan dute poloniar lagunekin batera. Bertan, adimen artifizialaren oinarrizko funtzionamendua ezagutzeaz gain, Teachable Machine eta Scratch bezalako aplikazioak erabili dituzte AA ereduak “entrenatzen” ikasteko.

Eguerdian eskolan bertan bazkaldu ondoren, ikasleak tranbiaz joan dira eguneko bigarren jarduerara: E. Wedel txokolate-faktoriara bisita. Bertan, kakaoaren jatorria eta ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute, baita txokolatearen ekoizpen-prozesua sakon aztertzeko ere. Gainera, Wedel familiaren historia eta markak Poloniako ekonomian eta kulturan izan duten eragina ezagutu dituzte.

Bisita gozoa izan da hitzez hitz, ikasleek produktu ezberdinak dastatzeko aukera izan baitute. Jarduera amaitzeko, datorren urtean 100 urte beteko dituen markaren museoa ere bisitatu dute. Azkenik, lantegiko terrazatik Varsoviako skyline ikusgarria miresteko aukera izan dute, eta eguna amaitzeko, ikasleak euren ostatu-lagunekin elkartu dira hiriko beste txoko batzuk ezagutzen jarraitzeko.

Argazkiak: Laudio Institutua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide