Energiaren esparruan esku-hartzeak abiatzea exijitu dio Laudioko EAJk udal gobernu taldeari

Aitor Aspuru Saez 2026ko apirilaren 24a

EAJko udal taldeko kideak. / EAJ

Jeltzaleek adierazi diote EH Bilduko taldeari beste erakundeei iradokizunak egin baino lehen, herrian bertan gauzatu ditzala aldaketak.

Prentsa oharra plazaratu du Laudioko EAJk kritikatzeko udal gobernu taldearen jarrera. Izan ere, jeltzaleen aburuz, Aiaraldeko Garapen Industrialerako Mahaian iradokizunak egin ordez, jasangarritasunaren eta energia-kontsumoaren murrizketaren esparrutan proiektuak egikaritu behar ditu tokiko erakundeak. 

Zehazki, Maite Cortazar zinegotziak adierazi du EH Bildu udal gobernura iritsi zenetik, ekipamendu publikoetan ez dela eguzki-plakarik instalatu.

Era berean, Cortazarrek aipatu du argi publikoak LED teknologiarekin berritzea ez dela nahikoa oraindik: "Jarduera bakarrak kiroldegira eta Ellakuriko futbol-zelaiaren eta pisten instalazioetara mugatzen dira. Proiektu horiek, gainera, aurreko legealdian hasi ziren. Ez da benetako apusturik egin neurri hori udalerri osora zabaltzeko".

Oposizioko talde nagusiak leporatu dio udal gobernu taldeari ez dela lehen aldia beste erakundeei ardurak eskatzen dizkiela eta auzo batzarretan jasotako ekarpenak ekarri ditu gogora. "Ondo dago subiranotasun energetikoaz, eraginkortasunaz edo kontsumoen murrizketaz hitz egitea baina, lehenik eta behin, adibidearekin predikatu behar da", erantsi du Cortazarrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide