Vidrala konpainiak jakinarazi du 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo duela Laudioko lantegian zentral fotovoltaikoa eraikitzeko bertan. Guztira, 30.000 metro karratuko azalera estaliko du, eguzki plakak jarrita.
Enpresak aldarrikatu du deskarbonizazio helburuetan sakontzeko esku-hartzea izango dela eta aipatu du Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko duela gastuaren %25.
Guztira 7 MW ekoiztuko du horren bidez eta azpimarratu du ekimenak lagunduko diola lehiakorragoa izaten eta energiaren prezio aldakorren aurrean sistema burujabeagoa izaten.
Berez, Vidralaren kalkuluen arabera 1.909 CO2 tonaren isurketa ekidingo du. Hori irudikatzeko, enpresak azaldu du auto batek 400 aldiz munduari bira eginda sortzen duena dela.