Atzo geldiarazi zuen Israelek Gazara bidean zegoen Global Sumud Plotilla, eta 175 ekintzaile inguru hartu zituen gatibu. Hori salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Aiaraldean ere. Laudion dozenaka lagun bildu ziren arratsaldeko zazpietan Herriko plazan, gertatutakoa burrunba bidez salatzeko.
Argazkia: Esti Garmendia Santamaria