Hasi dira San Joseko jaiak. Atzo arratsaldean piztu zuten jaien lehen suziria, auzo giroan. Haurrentzako ikuskizuna, txokolatada eta buruhandien kalejira egon ziren, eta gauean ere bero mantendu zen giroa auzoan, musika eskaintzarekin.
Gaur eta bihar ere ekintza ugari egingo dituzte auzoan, goiz, arratsalde zein gauean.
Argazkiak: Enia Hidalgo eta Txabi Alvarado