Euskal Herria “Aiaraldearizatzeko” deia zabaldu du LABek Maiatzaren Lehenean

Txabi Alvarado Bañares 2026ko maiatzaren 1a

300 lagun inguru bildu dira sindikatu abertzaleak Laudion eginiko mobilizazioan.

Ehunka lagun bildu dira LAB sindikatuak Maiatzaren Lehena dela eta Laudion eginiko mobilizazioan. Herriko plazan abiatu dute manifestazioa, eta Aldai plazan eman diote amaiera, erdiguneko kale nagusiak zeharkatu ondoren. 

Soldata duinen aldeko eta etxebizitzaren negoziaren aurkako oihuak bota dituzte protestan, besteak beste; baita Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileen aldarriek hartu dute protagonismo handiena. Bi enpresetako LABeko ordezkariek hartu dute hitza ekitaldian. Aiaraldea “kapitalaren ofentsiba baten aurrean” dagoela adierazi dute bi delegatuek. “Hamarkada luzeetan zehar eskualdeak eta eskualdeko langileok ekoitzitako aberastasuna lapurtzen ari dira eta lapurtu nahi digute”, nabarmendu dute, eta ziurtatu dute horren aurrean borrokan jarraituko dutela. 

Lan eremutik harago jo dute ekitaldian, eta elkartasun keinuak helarazi dizkiete Alaitz Aramendi euskal preso politikoari, Kubari edota Palestinari. 

LABeko idazkari nagusia den Igor Arroyok ere hartu du hitza. Sindikatuko buruak munduko eta Euskal Herriko egoera izan ditu hizpide, baina hitz ugari eskaini ditu baita eskualdeko egoeraren inguruan. Horri lotuta, Euskal Herria  “Aiaraldearizatzeko” deia zabaldu du, bertan garatzen ari diren borrokak “eredu” direla azpimarratuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide