Aurreko urteetako arrakastari eutsi diote Gardeako jaiek. Auzo bazkaria izan da, dudarik gabe, jende gehien erakarri duen ekintza. Txiki geratu da plazan jarritako karpa, ehunka lagun bildu baitira Rakatapla elkarteak prestatutako janariaz gozatzeko. Laguntasun eta nostalgia giroa nagusitu da otorduan, aspalditik elkar ikusi gabeko lagun ugari batu baitira.
Igande honetan amaituko dira Laudioko auzo horretako jaiak, goizeko egitarauarekin.