Zaragoza Desorden Records zigiluak bitxikeria plazaratu du antzinako trash-metal musika generoko zaleentzat. Hain zuzen, Exorbitant Flatulence talde laudioarraren diskoa jarri dute eskuragarri, CDan eta bandcamp bidez.
Berez, taldekideek azaldu dutenez, Agus Muso gitarrista izandakoaren omenezko ekimena da, 2008an zendu zen eta.
Gauzak horrela, bere kide eta lagunek Laudioko Skuatean 1990eko hamarkadan egindako bi grabaketa berreskuratu dituzte. Bat lau pistetan jaso zuten eta bestea mikrofono bakarraren bitartez.
Garai horretan abeslaririk ez zutenez, Psylocybeko abeslariak jarri dio ahotsa grabaketa berriari.
Exorbitant Flatulencen jo zuen kideetako batek aurreratu duenez, orain beste proiektu batzuk dituztenez esku artean, ezingo dute epe laburrean batu eta jo, baina ez dute baztertzen etorkizunean egitea.