Gipuzkoako Boxeo Txapelketa irabazi ostean, bi borroka izango ditu Bilal Ben Yechouk Espainiako Txapelketa prestatzeko

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 5a

Bilal Ben Yechou boxeolaria.

Kirolariak begirada jarri du Espainiako Boxeo Txapelketan eta udako lehiaketarako prestatzen ari da. Larunbatean eta ekainaren 20an borrokatuko da indarrak neurtzeko.

Martxoan irabazi zuen Bilal Ben Yechouk 90 kilo gorako kategoriako Gipuzkoako Boxeo Txapelketa. Hilaren 22an izan zen Orion eta Adam Amoumi menperatu zuen KOz.

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Geroztik Espainiako Txapelketa prestatzen ari da. Horretarako borroka izango du larunbatean Soraluzeko kiroldegian eta gaueko norgehiagoka garrantzitsuena (eta, ondorioz, azkena) izango da berea.

Izan ere, Sorabox taldeko kidea da Ben Yechou egun eta oso pozik dago bere entrenatzaileekin, zeintzuek Kerman Lejarragarekin lan egin duten aurretik, Josu Lopategik, kasu.

Asteburu honetan duen borrokari begira, Ben Yechouk aitortu du oso ondo sentitzen zela eta inoiz baino sasoi hobean dagoela uste duela. Bere aurkariak borroka ugari ditu, baina gogotsu dabil laudioarra.

Ekainean beste borroka bat, uztailean Espainiako Txapelketa

Soraluzeko hitzordua ez da izango azkena borrokalariarentzat. Izan ere, ekainaren 20an beste norgehiagoka bat izango du eta bere managerak iragarri dio aurkari indartsua izango duela.

Data hori uztailaren lehenengo astean izango den Espainiako Txapelketaren hitzaurre gisa hartuko du. Berez, lehiaketa horretan dauka burua Bilal Ben Yechouk eta garaitzea da bere asmoa: "Maila izugarri handia dago eta irabaztea lortuko banu, Europako Txapelketan parte hartzeko atea irekiko litzateke. Hala ere, aintzat hartu behar da oso borrokalari onak daudela. Ayoub Ghadfa da horren adibidea. Pariseko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen".

Gauzak horrela, Ben Yechouk ez dio utzi Blakz taldeko kidea izateari, baina nabarmendu du eurekin K-1 egiten duela eta orain zentratuta dagoela boxeoan. "Blakz nire familia da, baina boxeoan aritzeko kirol horretan entrenatu behar dut".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide