Laudio Wellness gimnasioko urban dance taldeak pozik daude Logroñoko Furius lehiaketatik itzulita. Igandean izan zen hitzordua eta bi taldek eta bi bikotek parte hartu zuten.
Jende ugari bertaratzen da zitara eta publiko mordoaren aurrean dantzatzeko parada ematen dute, giroa handia baita. Laudioarren koreografien sortzaileak Iratxe Rivas dantzaria eta Gitcha Gatri talde profesionala izan dira.
Sailkapenari dagokionez, Laudio Wellness haur taldeak laugarren postua eskuratu zuen eta Iratix bikoteak (Irati Valverdek eta Irati Reechok osatuta) emaitza bera izan zuen. Junior taldea eta Máquinas bikotea, aldiz, seigarren izan ziren.
Haur taldeak modu alaian ospatu zuen jasotako aitortza oholtzan bertan, bideoan ikus daitekenez.
Irudiak: Laudio Wellness