Omniak prentsa oharra zabaldu du bere amorrua azaltzeko Laudioko udal gobernu taldearekin. Berez, alderdi independenteak salatu du 2025eko aurrekontuak babesteko 26 jarduera adostu zituela EH Bildurekin eta soilik lau egikaritu dituztela. Bete ez direnen artean zegoen Alberto Aceroko azokako lursailan aparkalekua eraikitzeko aukerarik dagoen aztertzea.
Oposizioko alderdiak nabarmendu du eraikin hori ezjabetzeko prozesua amaitu dela (aurreko jabeak horrela exijitu zuen) eta, ondorioz, ez duela ulertzen zergatik ez den ikerlanik hasi.
Omniaren iritziz, ulertezina da jarduera hori abiatu ez izana. Izan ere, iazko martxoan onartu zituzten aurrekontuak eta maiatzean bertan Alberto Aceroko bizilagunek sinadura bilketa egin zuten helburu berarekin.