Gaur estreinatuko da ETB 1en Ztanda talent show-aren hirugarren denboraldia, gaueko bederatzietan. Bertan parte hartu du Ximena bakarlari laudioarrak, eta esperientziaren horren nondik norakoak partekatu ditu Aiaraldea Komunikabidearekin.
Gazte laudioarrak positiboki baloratu du esperientzia, taldekideen artean "familia" bat osatu dela nabarmenduta. Etorkizunera begira, bere lehen diskoa plazaratu nahiko lukeela aurreratu du, euskarazko abestiekin.