Laudioko ikastetxeetako hainbat umek elikagaien xahuketaren kontrako informazio mahai jarri zuten ostegunean Aldai plazan.
Asteko azoka baliatuta, 10:00etatik eguerdira arte azpimarratu zuten elikagaien xahuketa zein garrantzitsua den.
Berez, helburu hori 2030 Agendaren barruan dago eta ondorio ekologiko eta ekonomikoak murriztea da helburua. Elikagaien xahuketak maila anitzetan du eragina, bai hondakinak tratatzeko orduan, zein horrek sortzen dituen isurketetan ere.