Laudioko ikastetxeek ekin diote olibondoa landatzeari Israelek hil dituen ume palestinarrak gogoratzeko. Berez, Pagadietatik olibondoetara herrien arteko elkartasuna egitasmoaren harira egingo dute, Gure haurrak ere badira plataformak abiatuta.
Pasa den astean Lamuza plazan elkartu ziren Areta Herri Eskola, Latiorro Ikastetxea, Lamuza Eskola, La Milagrosa Ikastexea, Laudio Ikastola, Laudio Institutua, Kirikiño Taldea eta Kokoriko Hezkuntza Faktoriako ordezkariak, Laudio-Palestina taldeak deituta, zuhaitzen aleak banatzeko.
Aste honetan ekin diote olibondoak landatzeari -Aretako Herri Eskola, kasu- eta, adibidez, Laudio Ikastolak Nakbaren urteurrenean egingo du, maiatzaren 15ean. Egun horretan oroitzen du herri palestinarrak Israelek abiatutako garbiketa etniko operazioa hainbat herrixketan.
Bestalde, Laudio Palestina taldeak olibondoa landatuko du maiatzaren 28an, hileko azken osteguna, 19:00etan Lamuza plazako lorategian, genozidioa salatzeko monolitoaren ondoan, hain zuzen.