Omenaldi hunkigarria jaso zuten atzo Juana Mari Menayo, Jose Mari Nuñez, Arantza Arrizabalaga, Sabino Garamendi eta Mari Angeles Arbaizagoitia laudioarrek Lamuza Parkeko Kasinoan.
Laudioko Udalak bost lagun horietan gorpuztu du adineko pertsonek urte luzez "herria eraiki eta komunitatea saretzeko" egindako lan eskerga.
Bost protagonisten bizipenak jasotzen dituen ikus-entzunezko pieza aurkeztu zuten ekitaldian. Aurretik, topaketa egin zuten Latiorro Eskolako, Lamuza Eskolako eta Laudio Ikastolako 6. mailako ikasleekin; belaunaldien arteko bizipenak elkarbanatu eta "Laudioko iragana, oraina eta etorkizuna uztartzeko".
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte