Kanpaina berria abiatu du Apillek, Laudioko merkataritza eta ostalaritza elkarteak, herritarrek tokiko merkataritzari buruz dakitena "modu dibertigarri eta parte-hartzailean" deskubritu dezaten.
Parte-hartzea erraza da: Laudio Berrikusi aplikazioa zabaldu, eta atarian dagoen Quiz botoiari sakatu. Bertan, "Zenbat dakizu Laudioko merkataritzari buruz?" izeneko galdetegia irekiko da, eta osatzen duten bederatzi galderei erantzun beharko zaie. Erantzun egoki bakoitza bonoen zozketarako txartel bana bilakatuko da.
Izan ere, parte-hartzaile guztien artean 1.200 euro banatuko dituzte orotara, herriko saltokietan erabiltzeko. Berez, bost sari banatuko dituzte: 600 euroko bat, 300 euroko beste bat eta 100 euroko hiru. Ekainaren 4an egingo dute zozketa, kanpaina amaitzearekin batera.